Piratak altxorraren bila
Urtxintxa Eskolak 2004ko udazkenean Piratak altxorraren bila jostailua argitaratu du. Argitalpen honen bidez, haurren aisialdirako euskarazko baliabide berri bat eskaini nahi dugu.
NOLA JOLASTU
Pirata bakoitzak bere gordelekua izango du euskal kostaldeko porturen batean: Baionan, Pasaian, Getarian edo Gorlizen. Bidaiari ekin aurretik, ekipaia osatzeko falta zaizkizuen elementuak lortu beharko dituzue. Zuen itsasontzia portutik irten ahal izateko, lau tresna dira batu beharrekoak. Baina, tresnak lortu ahal izateko, hainbat eratako jarduerak (galderak, mimika, igarkizunak, marrazkiak, probak) gainditu beharko dituzue; eta gainera, beste jolaskideekin trukean edo apustuan aritu beharko duzue.
Bigarren zatian, altxorra topatzen ahalegindu beharko duzue; aurretik, itsasoa zeharkatzean agertzen zaizkizuen oztopoak (karramarroak, ekaitza, piratak, marrazoak,...) gainditu beharko dituzue ordea. Uhartera iritsitakoan, altxorra aurkitzea izango da zuen betebeharra. Baina kontuz! Bidean, zenbait trabarekin egingo duzue topo, eta horiei aurre egiteko tresnak eskuratu beharko dituzue. Tresnak lortzeko, ezinbestekoa izango da elkarren arteko lankidetza. Zuen esku egongo da guztiok elkarrekin altxorra eskuratzea, edo zuetako batzuk soilik iristea.
Bidai ona izan.
Prezioa: 36 €
Produktu hau www.aisia.net web gunearen bidez eskatuz gero, %25eko beherapena izango duzu.