Ezer ez egiteko astia hartu
Eta halaxe da. Eta halaxe da Aisialdiko Pedagogiaren oinarrietan ere. Baina horretan lanean ari garenok ere aspaldian ahaztuta dugu. Haur eta gazteekin gaudenean, beti zerbait egiten egon beharra dago. Kontenplazio hutsari beldurra zaio, ezer ere ez egitea denbora galtzea denaren sentsazioa barru-barrurainoi sartuta dugu. Eskolan etengabe egon beharra dago zerbait egiten, etxean beste hainbat,...beti ere etorkizuneko helduaren prestakuntzaren izenean.
Piropo lehiaketak badu irabazlea
Ondoan gauden bi zuhaitz gara eta urte osoa daramat udazkenaren zain, biok batera biluzteko.Udako ikastaroen kronika (I)
Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?. Hiru egunetan komunikazioaren arloan ematen ari diren gizarte aldaketek hizkuntzari dagokionez duten eraginaz jardun dute Donostiako Miramar Jauregian. Bakoitzak bere ikuspegitik, gaiaren alderdi ezberdinak agerian jarri dituzte irakasle lanetan aritu diren adituek.
PUNPALANPLANentzat Migel Altzo saria
2008an zehar argitaratuak izan diren ikus-entzunezko ikasmateriala onenaren saria jaso du PUNPALAPLAN DVD-ak audio onenaren atalean.Udalekuen dekretua gogoratuz
Uda iristear dago, haurrak oraindik eskolan daude, baina egun gutxi barru haurrak kalean taldeka hemendik hara joaten ikusten hasiko gara: taldeka, autobusetara igotzen, herriko igerilekuetara sartzen, egun bereziak ospatzen, hezitzaileen ahalegina ekintzak antolatzen,... Batzuk goizez bakarrik arituko dira auzoko edo herriko udaleku irekietan, baina badira beste batzuk gertuko zein urrutiko aterpeetara egun desberdinetako iraupeneko egonaldiak burutzera joango direnak.Heziketa eta Hazkuntza: nazioarteko 3. jardunaldiak
Jardunaldiak doanekoak dira eta bertan parte har daiteke Donostiako egoitzan burutuko diren hitzaldietan bertaratuz edota www.laserrada.com web gunearen bidez.SPRAIKADA-n izena emateko epea zabalik
Spraikada hitzordu klasiko bilakatu da dagoeneko euskal graffitigile eta zaletuen artean. Era berean, euskal graffitigintzaren harrobiaren erakusleiho paregabea ere bada Spraikada. Mutrikun izango da aurten buruz burukoa, uztailaren 18an. Buruz burukoan, betiko moduan, hamar graffiti lehiatuko dira, horretarako espresuki gordetako 7 x 2 metroko beste horrenbeste hormatan, 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratzeko. Aukera paregabea izango da Mutrikun egun pasa egin, graffitiak egiteko prozesua zerotik jarraitu eta graffiteatzen ikasten hasteko ere, tailerrak eta bestelako jarduera osagarriak ere ez baitira faltako.Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi den graffitiaren zirriborroa bidali behar da eta hori egiteko epea ekainaren 30era arte dago zabalik. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horiexek izango dira Mutrikuko hormetan islatuko direnak. Informazio guztia --hemen--http://www.topagunea.org/gazteak/spraikada-09n-izen-emateko-epea-zabalik-- topatuko duzue.
MADALENA FREIRE EZAGUTU NAHI?
Paz e Terra argitaletxearen bidez, Paulo Freire pedagogo ospetsuaren alaba den Madalenak Educador liburua argitaratu berri du. Liburu honetan erantzun asko aurki genitzake, denak, bere ibilbidearekin eta hausnarketekin zuzenean lotuta daudenak, eta pedagogia aplikatzeko modu desberdinak azaltzen ditu.Udako ikastaroak
Hik hasik 10. udako topaketen barruan 30 ikastaro eskaintzen ditu, horien artean, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek emango duten 0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak izeneko ikastaroa. Informazio guztia hemen topatuko duzue.Kurtso bukaerako festarako begiraleak
Festa hau ekainaren 13an izango da, 15:00tatik 17:30tara. Festaren edukiak antolatuak daude, eta guraso elkarteko kideak festa horretan lan egingo luketen begiraleen bila ari dira.