Udako ikastaroen kronika (I)
Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?. Hiru egunetan komunikazioaren arloan ematen ari diren gizarte aldaketek hizkuntzari dagokionez duten eraginaz jardun dute Donostiako Miramar Jauregian. Bakoitzak bere ikuspegitik, gaiaren alderdi ezberdinak agerian jarri dituzte irakasle lanetan aritu diren adituek.