Udalekuen dekretua gogoratuz

Uda iristear dago, haurrak oraindik eskolan daude, baina egun gutxi barru haurrak kalean taldeka hemendik hara joaten ikusten hasiko gara: taldeka, autobusetara igotzen, herriko igerilekuetara sartzen, egun bereziak ospatzen, hezitzaileen ahalegina ekintzak antolatzen,... Batzuk goizez bakarrik arituko dira auzoko edo herriko udaleku irekietan, baina badira beste batzuk gertuko zein urrutiko aterpeetara egun desberdinetako iraupeneko egonaldiak burutzera joango direnak.

Kasu gehienetan badago atzetik antolakuntza lan bat, badago planteamendu pedagogiko bat, antolatzen diren ekintza multzo hauei zentzu bat ematen zaie,...finean, aisialdiko heziketararen oinarrietatik abiatutako ekimenak eta egitasmoak dira. Baina errealitate uka ezina da era berean udalekuen antolatzaile motak asko zabaldu direla, ez dira jadanik aisialdiko elkarteak edo udalak udalekuen antolakuntzaz arduratzen direnak bakarrik. Egun, udaleku izenpean antolatzen diren udako jarduera ugariren atzean kiroldegiak, enpresa pribatuak, kirol taldeak,...daude.

Denek, jakin beharko lukete, oso zaharkitua egon arren, badagoela ekintza hauek guztiak erregulatzen duen Dekretua, eta bertan, legez bete beharreko zenbait aspektu arautzen direla.

Ezagutzen duzu dekretua?

Udalekuen dekretua